Lazkao

Korrikak asteburua modu ezin hobean girotuko du herriko kaleetan

J. ZABALA

lazkao.

Jueves, 21 de marzo 2024, 20:32

Bihar iritsiko den Korrikan parte hartzeko prest daude lazkaotarrak. Herrira 10:.45ean iritsiko da, baina aurrez, beste hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

Publicidad

San Benito Ikastolak Korrika Txikia antolatu du gaurko. 13:00etan DBH eta Batxilergoko ikasleak izango dira protagonista, eta 15:00etan, HH eta LHko ikasleentzat. 15:30etan, Korrikako festa ospatuko plazan. Taloak, txaranga eta erromeriak eguna borbilduko dute.

Bihar, Lazkaoko Joaldunek irekiko dute jardunaldia 9:30ean, eta ondoren txokolate-jana izango da 10:30ean. 10:45ean Korrika iritsiko da, eta ondoren Lazkaoko buruhandi eta erraldoien erakustaldia egingo du Antzar Konpartsak 11:30ean. 14.30ean, bazkari herrikoia egingo da. Arratsaldean berriz, 17.:0etan, Zagupek herriko gazteentzat jokoak antolatu ditu, eta eguna amaitzeko, suzko zezenaren ikuskizuna eskainiko da 20:30ean, Korrikaren inguruko asteburua modu ezin hobean amaitzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad