
Secciones
Servicios
Destacamos
Izena duenak izana du. Ezizenak eta goitizenak eman zioten, hain zuzen, bizitza berria herri honi. Joxe Miel Iztuetarengatik izango da, akaso, ezagun askorentzat. Diote Lazkao Txikiren sehaskaz gainera, bere txoko maitatuena zela Lazkaomendi. Gaurko protagonistak bere osotasunean du maite herria, baina txoko kuttunena gorako bidean jarrita, Lazkaoko auzorik ezagunenean du, begirada Larrunarri eta Txindoki artean jarrita.
Istorioa herriko plazan hasi zen. Soraluze-Artano familia Lazkaoko historia hurbilaren parte da. Artano da iturburu eta jatorri. Lazkaoko arrandegia da 1954tik geroztik, eta Lorena Soraluze egungo arrain-saltzailea, hiru belaunaldien lotura. Plazan kokatzen da, ondoko Uhaitz kalean, eta bigarrena, berriz, Hirigoien kaleko zortzigarrenean. Negozioa amaren familiaren adarretik datorkio, baina aita Joxe Marirekin jarraitzen ditu egiten goizeko ordu txikietan lonjarako eta porturako eguneroko joan-etorriak bezeroei egunero ahalik eta generorik onena eskaintzeko.
Herriak 'betiko' establezimendura jotzen du fideltasun iraunkorraren seinale. Administrazioa ikasi ondoren, familiarekin urtebetez buru-belarri lanean aritu ondoren, orain 25 urte bete berritan eman zuen pausoa bigarren arrandegiaren ateak zabaltzeko. Berrehun metroko distantziak bereizten ditu, eta gora eta behera ibiltzen dira batetik bestera generoa mugitzeko motogurdi berezi batekin, «beharrezkoa baita generoari mugimendua ematea, arraina delikatua delako».
Bulego batean aritzen ez bada ere, Lorena lana etxera eramaten duen horietakoa da, astegunetan ez ezik, igandeetan ere Goierriko eta Tolosaldeko ostalaritzarekin ere estuki lan egiten baitu; Ataun, Olaberria, Lazkaomendi, Zerain, Amezketa eta Larraitzeko hainbat jatetxeekin. Negozio lotutzat jotzen du arrain mundua, «goizeko laurak laurden gutxitan jaikitzen gara egunero, baina polita da ohitura mantentzea. Antolakuntza on batekin lan zoragarria da».
Arrandegia herriak azken urteotan izan duen bilakaeraren isla da. Argazki itxaropentsua erakusten du, teknologiaren eta erosleen ohituretara egokitu baita. Lazkao etengabe hazi da urte gutxien buruan, azalerari eta biztanle kopuruari dagokienez. Beasaindik eta inguruko herrietatik jende ugari etorri da bertara etxebizitzen prezio altuek eraginda. Biztanle gehienak herrigunean bizi dira, eta beste hainbeste herrigunea inguratzen duten auzo txiki eta baserrietan.
Lasaitasuna da nagusi oro har, nahiz eta era berean bizitza handiko plaza den Goierri erdian. «Haur asko dago egun. Herri txiki batek beharrezkoa du bizirik egoteko. Kultur eskaintza ere zabala da, adin guztietako pertsonei zuzendua. San Prudentzio festak ere zoragarriak izaten dira apirilean, jendeak gustura hartzen ditu. Azken urteotan kanpotik jende ugari etorri da bertara bizitzera eta guztiek diote ez liratekeela tokiz aldatuko. Haurrak erraz hezten dira, herri oso atsegina eta ona da niretzat».
- Nolako herria de Lazkao?
– Herri txikia da, baina oso-oso lasaia eta oso gertukoa sentitzen dut. Herri baketsua da, bizi askokoa, polita eta bizitzeko toki ederra.
- Zer duzu gustuko gehien zure herritik?
– Lasaitasuna eta duen mugimendua. Haur eta gazte asko dago, eta haurrak hezteko herri aproposa da.
- - Eta gutxien?
– Egia esan behar badut, ez dakit zer ez zaidan gustatzen. Ez nintzateke herriz aldatuko.
- Zein da Lazkaoko zure txoko kuttunena?
– Txoko polit eta goxo asko daude, baina Lazkaomendiko bistak aukeratuko nituzke Txindokira eta beste aldera..
(56 de 88)
Publicidad
María Díaz y Álex Sánchez
Almudena Santos y Leticia Aróstegui
Mikel Madinabeitia | San Sebastián y Gorka Sánchez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.