Borrar
Lazkao Txiki musika, dantza eta bertso artean gogoratu zuten herritarrek

Lazkao

Lazkao Txiki musika, dantza eta bertso artean gogoratu zuten herritarrek

Bertsolariaren heriotzaren 31. urteurrenean, emanaldi polita eskaini zuten herriko hainbat eragilek

JOSU ZABALA

lazkao.

Lunes, 15 de abril 2024, 20:35

Igandean omenaldi hunkigarria egin zitzaion Lazkao Txikiri, herritarren bihotzean ondare ezabezina utzi zuen bertsolaria gogoratuz. Bere heriotzaren 31. urteurrena zela eta, Gerriko kultur elkarteak ekitaldi bat antolatu zuen merezitako omenaldia eskaintzeko. Bere izena daraman plaza ospakizunaren agertoki nagusia izan zen, eta bertan bildu ziren lazkaotar eta goierritarrak, herriko eragile ezberdinek ospakizunerako prestatuak zituzten emanadietaz gozatzeko. Eguzkiak plaza berotu zuen, ikusleek bertsolari maitearen mememoria kanta eta dantzen artean gogoratzen zuten bitartean.

Baina omenaldia ez zen igandera mugatu. Ostiralean, Lazkaoko Gerriko Txokoan, bertso afari batek eman zion hasiera ospakizunari, Lazkao Txikiren omenez saio eder batez gozatzeko aukera eskainiz.

Igandean, musikak, kantuak eta dantzek bete zuten plaza, eta bertso eskolako ikasleek bertsoak abestu zituzten Lazkao Txikiren oroimenez. Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariek eta dantzariek ere bat egin zuten omenaldiarekin. Musika eskolako gazteen abesbatzak entzuleak liluratu zituen abestiekin, eta eskola bereko adinekoen taldeak, panderoez lagunduta, euren aletxoa jarri zuten ere.

Bertsolariak ere bertan izan ziren saioak merezi zuen itxiera emanez, eta gerturatu zirenek sutsuki txalotu zuten haiek eskainitako emanaldia. Omenaldia Lazkao Txikik Lazkaoko kultura eta komunitatean izan zuen eragin iraunkorraren oroigarri hunkigarria izan zen, eta urtero, ekitaldian gogoratzen duten moduan, «ahazten ez dena ez da inoiz hiltzen», horregatik darrai aurrera festak.

Rebeka Ubera gaur plazan

Gaur arratsaldean, 19:00etan, Rebeka Uberak, EH Bildu alderdiko ordezkariak, Osakidetza biziberritzeko eta indartzeko ekimena azalduko du Lazkaoko plazako pilotaleku estalian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lazkao Txiki musika, dantza eta bertso artean gogoratu zuten herritarrek