Lazkao
Lazkaomendiko festetan gozatzeko egitarau zabala asteburuanSecciones
Servicios
Destacamos
Lazkao
Lazkaomendiko festetan gozatzeko egitarau zabala asteburuanJ. Z.
lazkao.
Viernes, 3 de mayo 2024, 20:27
Atzoko txupinazoaren jaurtiketa ostean, festak aurrera egingo du gaurko egunez. Goizean (10:00etan), Lazkaomendiko XLVIIl. Txirrindularitza Proba jokatuko da, ondoren pilota erakustaldia eskainiko dute 10:15ean. Herri kirol lehiaketa, berriz, 17:30ean izango da, beteranoen, gazteen eta Zaldibiako ordezkarien parte-hartzearekin. Egunari jarraipena emateko, Ane Urretabizkaia, Saioa Berasategi, Uxue Kerejeta eta Eider Tolosa trikitilariek giroa alaituko dute, 19:00etan hasita. Amaitzeko, afaria gozatuko dute, eta Oixani DJak erritmoa jarriko du 21:00etatik aurrera. Ondoren, trikitilarien bigarren emanaldia ere izango da, 22:00etan.
Bihar, oinezkoentzako eta txirrindularientzako zeharkaldiekin hasiko da eguna, goizeko 08:15ean eta 08:30ean, hurrenez hurren. 11:00etan haur jolasak eta trikitilarien musika izango dira Oin Arin eta LTMErekin, eta ondoren meza izango da 12:30ean.
Arratsaldeko 16:30ean Po-txin eta Patxin pailazoek ikus-kizuna eskainiko dute eta 18:00etan harri-jasotze erakustaldia izango da. Ospakizunak 19:00etan jarraituko du Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin, eta jaia, lzer eta Ali trikitilarien emanaldiarekin amaituko da 20:00etan. Honetaz guztiaz gain, hilaren 11n, mus txapelketa jokatuko da bertan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.