Borrar

Lazkao

Puntako bertso saioa larunbat arratsaldean Areria kulturgunean

J. ZABALA

LAZKAO.

Martes, 26 de septiembre 2023, 21:29

San Miguelak bertan dira eta horrekin batera, baita jada tradizio bihurtu den bertso saioa ere. Urtero, Euskal Herri mailako bertsolari trebeenak Lazkaon biltzen dira herrian ospatzen diren jaietan tradizioari men egin eta bertsoak herrira gerturatzeko. Aurten ere, ikuskizun ederra aurreratzen duen kartela prestatu da. Areria kulturguneak ateak irekiko ditu datorren larunbatean, hilaren 30ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eskainiko duen bertso-saioa eskaintzeko. Aurtengo protagonistak Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran izango dira, eta gai-jartzaile moduan Iker Iriarte arituko da.

Sarrerak erosteko interesa duen edonork Lazkao.eus webgunearen bidez eskuratu ahal izango ditu, edo bestela, bertso-saioa ospatzen den egunean bertan ere Areriako sarrerako leihatilan eskuragai izango ditu aurretik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Puntako bertso saioa larunbat arratsaldean Areria kulturgunean