Lazkao
San Migeletako bertso saioa hilaren 30ean egingo da Areria kulturguneanSecciones
Servicios
Destacamos
Lazkao
San Migeletako bertso saioa hilaren 30ean egingo da Areria kulturguneanJ. ZABALA
lazkao.
Martes, 5 de septiembre 2023, 21:43
Lazkaoko Areria kulturguneak ez du martxa galtzen, eta hilabete bukaerara begira, ekitaldi interesgarri bat eskainiko du. Punta puntako bertsolariak Areriako oholtzan bilduko dira datorren irailaren 30ean, eta antolatzaileek lazkaotar zein igurukoei gonbita luzatu nahi izan diete. Bertan, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran bilduko dira, eta protagonisten maila kontuan izanik, bertan eskainiko duten ikuskizunaren maila altua izango dela aurreikus daiteke.
Bertso saioari 20.00 etan emango zaio hasiera, eta aipagarria da gogoratzea gai-jartzaile moduan aritzeko Iker Iriarte hautatu dutela. Sarrerak aurrez erosteko aukera ere eman nahi izan dute, eta horretarako lazkao.eus webgunea bixitatu beharko da. Bestela, egunean bertan, Areriako leihatilan ere eskuragarri egongo dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.