Borrar
Jubilatuak eskola zaharreko patioan bildu ziren mahainguruan bazkari oparo batez gozatu eta egunaz gozatzeko asmoz. FOTOS ZABALA
San Migel jaien giroaz gozatzeko aukera izan zen asteburuan herrian

Lazkao

San Migel jaien giroaz gozatzeko aukera izan zen asteburuan herrian

Lazkaotarrek eta bisitariek igandean ospatu zen San Migel egunaz gozatu zuten eguraldia eta giroa alde izan zituztela

Martes, 1 de octubre 2024, 20:30

Pasa den asteburuan San Migel jaiak ospatu ziren herrian, eguraldi onak lagunduta eta herritarren parte-hartze zabala izan delarik. Igandean, San Migel egun handian, goizeko 11:00etan abiatu zen Josetxo Imaz herri lasterketa. Parte-hartzaileak gogotsu aritu ziren, eta lasterkariak helmugaratu ahala, giroa pizten joan zen korrikalari eta ikusleen artean.

Aldi berean, 10:30ean, 'San Migel Pelota Txapelketa' abiatu zen. Pilotalekua leporaino bete zen, eta zaleek emozioz bizi izan zituzten norgehiagokak. Parte-hartze handia izan zen eta, zalantzarik gabe, maila bikaina erakutsi zuten pilotariek.

Gaztetxoentzat ere egun berezia izan zen, izan ere, haur eta gazteentzako parkeak arrakasta handia izan zuen goizeko eta arratsaldeko txandetan. Etxeko txikienek jolas eta puzgarrietan gozatzeko aukera izan zuten, gurasoen laguntzarekin.

Eguerdian, San Migelen omenezko meza nagusia ospatu zen 12:00etan, eliza jendez gainezka zegoelarik. Meza ostean, jubilatuek urteroko bazkaria izan zuten eskola zaharreko patio estalian, giro alaian. Ehun lagun baino gehiago bildu ziren mahaiaren inguruan, eta elkarbizitza momentu ederra izan zen, urtero bezala.

Arratsaldean eta gauean, musika izan zen protagonista. Itzal Erromeri taldeak eskaini zituen bi saioen eskutik, plaza dantzaz eta giroz bete zen. Azkenik, ohiko afari herrikoia egin zen frontoian, herritarrek jaia agurtuz. Afaria arrakastatsua izan zen, eta gustura eman zioten amaiera aurtengo San Migel jaiei, hurrengo urtera arte agurtuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Migel jaien giroaz gozatzeko aukera izan zen asteburuan herrian