Lazkao
Trantsizio topaketa burutuko du datorren asteazkenean Biziolak ekoizleekinLazkao
Trantsizio topaketa burutuko du datorren asteazkenean Biziolak ekoizleekinJ. ZABALA
lazkao.
Viernes, 24 de noviembre 2023, 22:16
Biziolak ospakizun berezia burutuko du azaroaren 29an. Azken hiru urteetan landutako prozesuaren emaitzak eta prozesua bera aurkeztu eta bide batez ospatuko dituzte.
Publicidad
Eskualde iraunkorrago bat helburu, Biziola kooperatibaren jomugetako bat ekoizpen moduak eraldatzea da, eredu ekologiko jasangarri eta bidezko baten bidean. Horrela, Biziolak lehen sektorearen bidelagun izaten jarraitu nahi du, trantsiziorako bide-orria proiektu ezberdinen bitartez garatuz.
Eraldaketa hau bideratzeko lehen tresna denda da. Bertan, eraldaketa prozesu hau emateko konpromisoa agertu duten eskualdeko eta gertuko proiektuen produktuak aurkituko ahal dira; eta eskaintza hau, kanpoko produktu ekologikoekin osatzen da. Eta bigarren tresna, bide-orri hori argitzeko ekoizleekin elkarlanean garatu den Adierazle Sistema da.
Datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, prozesu honetan ekoizleek egindako lana aurkeztuko da Biziolan. Ospakizun egunean denok bat egitera animatu dituzte interesdunak, eta bertaratzeko gonbitea luzatu die.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.