Legorreta

Aitor Zunzunegi bederatzigarren Benalmádenan

J. ZABALA

LEGORRETA.

Martes, 2 de mayo 2023, 21:10

Aitor Zunzunegi legorretarrak eta Irati Zubizarreta beasaindarrak pasa den asteburuan Munduko Koparako puntuagarria den XXIV. Calamorro Skyrace lasterketan parte hartu zuten, Benalmádenan (Málaga). Biek bederatzigarren postua lortu zuten 27km-ko proban, eta horrek, datorren urriaren 28ko asteburuan italiako Limone herrian jokatuko den finalerako txartela lortzeko aukera eman zien goierritarrei. Zunzunegiren hurrengo helburu garrantzitsua datorren asteburuan (hilaren 14ean) jokatuko den Zegama-Aizkorri mendi maratoia izango da, eta aurreko urteko marka hobetzen saiatuko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad