Datorren abenduaren 21ean, larunbata, Antzokiak 'Almazenean' antzezlana hartuko du, TXALO produkzioaren eskutik. Ikusleek bi emanaldi izango dituzte aukeran, lehenengoa 19:00etan eta bigarrena 22:00etan. Sarrerek 10 euroko kostua izango dute, eta aurrez erosi ahal dira jada udaletxean, edo, bestela, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago antzokian bertan eskuratzeko aukera egongo da.
Publicidad
Antzezlanean, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek interpretatutako bi pertsonaia ardatz dira. Istorioa almazen huts batean kokatzen da, non erretreta hartzear dagoen arduradunak eta bere ordezkoak, derrigorrean, bost eguneko bizikidetza deserosoa partekatu beharko duten. Hasieran, egoera guztiz arrunta dirudi: espazio huts bat, isiltasun deserosoak, eta denboraren igaroa erlojuaren tik-tak akastunarekin markatuta. Hala ere, itxuraz ezer gertatzen ez den lekua ezustean beteko da gatazkaz, gezur handien zama astunez, eta bi langileen arteko harremana sakontzen joango da.
David Desola kataluniar idazleak sortutako komedia garratz eta zorrotz honetan, ikusleak barrez lehertzeko moduko pasarteak aurkituko ditu, baina baita hausnarketa sakona ere lan-munduan ematen den esplotazioaren eta kapitalismoaren inguruan. Bi pertsonaiek, beren arteko elkarrizketa eta tentsioen bidez, «galtzaileen kontzientzia» partekatzen dute, eta hori bihurtuko da betirako lotuko dituen elementua.
'Almazenean' antzezlana gizarte garaikideko egoera askoren isla da, eta ironia eta umorearen bidez, lanaren zentzugabekeria eta injustiziak azaleratzen ditu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.