![Legorreta: 'Amona Tomaxa eta Sagarra' ipuinaren kontaketa asteazkenean kultur etxean](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202302/10/media/cortadas/80696299--1248x852.jpg)
![Legorreta: 'Amona Tomaxa eta Sagarra' ipuinaren kontaketa asteazkenean kultur etxean](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202302/10/media/cortadas/80696299--1248x852.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Datorren asteazkenean, otsailak 15, ipuin kontaketa saio berezi batez gozatzeko aukera izango dute legorretarrek. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da saioa, Patxi Ezkiaga kultur etxean. Saio honetarako hautatua izan den obra ' Amona Tomaxa eta Sagarra' izan da, eta honen sortzaileak, hau da, Iñaki Martiarena eta Ixabel Sarobe idazleak bertan izango dira, liburuaren munduan murgiltzeko aukera emanez bertaratzen diren guztiei. Saioa 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
'Amona Tomaxa eta Sagarra' liburua, 2021. urtean plazaratu zen, eta Martiarenaren, 'Mattin' ezizenez ezaguna denaren lehen komiki luzea da hau. Martiarena 1967. urtean jaio zen Donostian, eta ibilbide luzeko marrazkilaria da. 'Mattinek' hainbat pertsonaia sortu ditu: Moko eta Karmele, Ander eta Graun eta Belardo belar meta ospetsua ere. Marrazteaz gain ere, beste alor batzuk jorratu ditu, komikia, ilustrazioa, jende aurreko saioak, tailerrak...
Ixabel Agirresarobe, bestalde, ipun kontalari eta aktore usurbidarra da, 1971. urtean jaioa. Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin, eta 'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlanean ere aritu zen. Bien arteko elkarlanak azken liburu hau sortu du, non jada adinekoa den amona Tomaxaren abenturak ezagutuko ditugun.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.