Herriko margolariak elizako zimitorioan jarritako erakusketan.

Ardo-dastaketa eta meriendekin ospatu zuten Korputs eguna Legorretan

NÚÑEZ

legorretA.

Martes, 21 de junio 2022, 22:59

Legorretako jaiak giro onean amaitu ziren Korputs Egunarekin. Ohitura den bezala, ardo-dastaketa lehiaketa antolatu zen plazan. Herritarrek antolakuntzak jarritako ardoak probatu eta bakoitza zein zen ezberdintzen saiatu behar ziren. Gainera, aldi berean, sagardo dastaketa egin zen.

Publicidad

Iraunkorrak txarangak girotu zuen arratsaldea, eta egunari amaiera emateko herritarrek plaza inguruan jarritako mahaietan meriendatu zuten.

Gainera, herriko marrazketa tailerreko ikasleek erakusketa jarri zuten elizako zimitorioan. Herritar ugari gerturatu ziren ikasturtean zehar egindako lana ezagutzera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad