Arteriako sarituak. NÚÑEZ

Arteria ekimenak sariak banatu ditu

NÚÑEZ

LEGORRETA

Miércoles, 8 de junio 2022, 23:07

. Arteria ekimenak joan zen urteko diru-laguntzak banatu zituen Legorretako Herri Antzokian egin zen Arterialdiaren II. Jardunaldiaren baitan. Hiru sari banatu ziren, bat bilatzailearen erabilera sustatzekoa eta bi plataformen atalean. Guztira 21 proiektu aurkeztu ziren artearen esparru anitzetakoak: ikus-entzunezkoak, ilustrazioa, arte plastikoak, eskultura, pintura, literatura, bertsolaritza, musika, arte-eszenikoak, eta abar. Gaiak ere ugariak izan ziren eta, besteak beste, migrazio mugimenduak, kultura aniztasuna, haurren giza eskubideak eta adikzioak, euskara ama hizkuntza eta nortasuna edota covid-19a eta izua landu ziren proiektuetan.

Publicidad

Bilatzailearen erabilera sustatzeko diru-laguntza Itziar de la Granjak irabazi du. Plataforma atalean, 'Popatik' proiektu poetiko eta musikalak jaso zuen boto gehien. Saritu bakoitzak 2.000 euroko diru-saria jasoko dute eta plataforma ataleko sarituek Goierrin beren lanak ezagutzera emateko bost emanaldi eskainiko dituzte.

Sari-banaketa ekitaldiaren baitan Sergio de la Fuente, Itziar de la Granja, Kimua dantza kolektiboko Garazi Egiguren eta Eneko Galdos, Ianire Aranzabe eta German Urteagaren emanaldiak ikusi ahal izan ziren.

Jaien balorazio bilera

Legorretako Kultura lantaldea gaur elkartuko da Azintzio jaien balorazioa egiteko. Bilera arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Udaletxeko areto nagusian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad