Arteriaren diru-laguntzetara aurkezteko azken egunak

NÚÑEZ

legorretA.

Jueves, 10 de febrero 2022, 00:06

Duela bi urte hasitako bideari jarraituz, beste hiru diru-laguntza eskainiko ditu Arteriak Goierriko sortzaileentzat. Bi mila euroko hiru diru-laguntza izango dira, horietako bi Arteria plataforma atalaren baitan eta bestea Arteria bilatzailearen erabilera sustatzeko.

Publicidad

Datorren otsailaren 15era arte izango da diru-laguntzetarako eskaera aurkezteko epea. Plataformaren atalerako proiektuek jada eginak egon beharko dute, eta bilatzailearen sustapenerako proiektu sarituak ekainaren 30era arteko epea izango du garatzeko.

Artea, kultura eta giza eskubideak uztartu beharko dituzte proiektuek, horretarako artearen edozein alor baliatuz. Diru-laguntza jasotzearen truke, sarituek bost aurkezpen egiteko konpromisoa hartuko dute Goierriko herri edota leku desberdinetan, proiektuak aurrera ateratzeko erabilitako sormen prozesua kontatzeko. Diru-laguntzetarako eskaera www.arteria.eus helbidean egin beharko da, laguntza bakoitzaren atalean dagoen formularioa betez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad