Borrar

Legorreta

Aurtengo herriko jaietako egitaraurako portadaren lehiaketa abian da

J. Z.

legorreTA.

Martes, 7 de marzo 2023, 21:54

Legorretako Udalak 2023ko Herri Jai egitaraurako portada hautatzek lehiaketa bat jarri du martxan. Bertan parte hartzeko hainbat oinarri bete beharko dira. Lehenik eta behin, legorretarra eta adinez nagusia izatea. Prestatutako kartelak karratuak eta tamaina librekoak izango dira eta digitalki zein paperean aurkeztu ahal izango dira. Teknika librea erabili ahal izango da, eta derrigorrez 'Legorretako Azintzio Jaiak 2023' testua erabili beharko dute. Jaiarekin zerikusia duen irudi edo lemaren bat erabili beharko da, eta ezingo da ez hizkuntza ez irudi sexistarik erabili.

Aurkeztutako kartelekin erakusketa bat egingo da, eta irabazleek Aulia sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko dute.

Ezingo da egilearen nortasuna azaldu, lema bat erabili beharko da. Martxoaren 17ko 14:00ak baino lehen, Legorretako udaletxera edo Kultur Etxera eraman beharko dira. E-mailez ere aurkeztu ahal izango dira, kultura@legorreta.eus helbidean.

Irabazleak herritarren bozketa bidez aukeratuko dira, eta lan saritua Udalaren esku geldituko da. Saritu gabe geratu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta 15 eguneko epean jaso ahal izango dira, Kultur Etxean. Udalak herritarrak animatu nahi izan ditu lehiaketan parte hartzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurtengo herriko jaietako egitaraurako portadaren lehiaketa abian da