Auzokonpostarako etxolen erabiltzaileekin bilera bihar osteguna

NÚÑEZ

legorretA.

Martes, 5 de abril 2022, 23:11

Legorretako Udalak auzokonposta-guneak jarriko ditu martxan eta beraien erabilera azaltzeko bilera egingo da bihar, apirilak 7, osteguna. Auzokonposta-guneak erabiltzeko izena eman duten herritarrek edukiontzi marroia irekitzeko txartel berria jasoko dute. Oraingo txartela itzuli egin beharko da.

Publicidad

Hiru bilera egingo dira, auzokonposta-guneetan bertan: Guadalupen 18:00etan, Joxe Iturrioz kalean 18:30ean eta Zubiaurren 19:00etan. Izena eman ez duten baina interesa duten herritarrak ere joan daitezke bilerara, saioak herritar guztientzako irekiak izango baitira.

Edozein zalantza argitzeko Sasietara deitu daiteke 943 161 555 telefono zenbakira

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad