Borrar
Legorretar talde bat plazan Azintzio jaietako mozorro eguna ospatzen. DV
Azintzio jaiak indarberrituta datoz aurtengo edizioaren esperoan
Legorreta

Azintzio jaiak indarberrituta datoz aurtengo edizioaren esperoan

Datorren asteazkenean, maiatzak 17, hasiera emango zaie aurtengo festetan Legorretan eta programa ikusgarria prestatu dute

Viernes, 12 de mayo 2023, 02:00

Nahiz eta itxaronaldia luzea izan den, urtebete pasatu da jada Azintzio jaien azkeneko ediziotik, eta legorretarrak jada prest daude datorren asteazkenean hasiko diren herriko jaiak ospatzeko. Urte hasieratik festak antolatzeko eta legorretar guztien gusukoa izango den egitaraua osatzeko lanean aritu da herritar talde bat, eta horretarako burututako bileretan, 'Gizon-pikua'-ren gaia lantzen aritu dira. Legorretarrak pikuak izanik, pikua da festetako irudia, baina gizonezkoen generoa ezarri zitzaion duela urte batzuk. Gaur egungo garaietan, iruditeria hori ere berritu beharra sentitu dute eragileek eta horregatik, aurtengo egitarauan, Pikua izenez agertuko da, eta udazkenetik aurrera, prozesu bat burutuko da herritarren artean zer irudi nahi duten eta irudiak izango duen izena zein izango den erabakitzeko.

Garikoitz Maiz, jarduneko alkateak, hilabete luzez lanean aritu direnei eskerrak eman nahi izan dizkie. «Eskerrik asko orain arte bileretan lanean aritu zaretenoi, festetako egun guztietan han-hemen lan egingo duzuen guztioi, eta zuri, herritar, ikusle edo parte-hartzaile gisara azintzioei zentzua emateagatik!» adierazi du.

Asteazkenean, hilaren 17an, arratsaldeko 18:30etan, Patxi eta M. Victoria Goia Arregi (Arregi Okindegiko jabeak) udaletxeko balkoira igoko dira eta, txupinazoa bota eta omenaldia jasotzera.

Aurtengo ediziorako, gainera, lanketa handia egin da antolakuntza taldetik, eta ekintza eskaintza anitza prestatu ute datozen egunetarako. Asteazkenean hasita eta datorren igandera arte (hilak 21), erraldoiak, herri bazkariak, mozorroak eta txarangak Legorretako kaleetan zehar arituko dira etenik gabe, eta Aiuri talde feministak ere, protokolo bat martxan jarriko du. Erasoren bat jasan edo ikusiz gero, haiekin harremanetan jartzeko edota beste kontaktuak errazteko asmoz. Horretaz gain ere, Udalak ere adierazi du ez dituela jokabide matxista, homofobo eta arrazistak onartuko festetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azintzio jaiak indarberrituta datoz aurtengo edizioaren esperoan