Nahiz eta itxaronaldia luzea izan den, urtebete pasatu da jada Azintzio jaien azkeneko ediziotik, eta legorretarrak jada prest daude datorren asteazkenean hasiko diren herriko jaiak ospatzeko. Urte hasieratik festak antolatzeko eta legorretar guztien gusukoa izango den egitaraua osatzeko lanean aritu da herritar talde bat, eta horretarako burututako bileretan, 'Gizon-pikua'-ren gaia lantzen aritu dira. Legorretarrak pikuak izanik, pikua da festetako irudia, baina gizonezkoen generoa ezarri zitzaion duela urte batzuk. Gaur egungo garaietan, iruditeria hori ere berritu beharra sentitu dute eragileek eta horregatik, aurtengo egitarauan, Pikua izenez agertuko da, eta udazkenetik aurrera, prozesu bat burutuko da herritarren artean zer irudi nahi duten eta irudiak izango duen izena zein izango den erabakitzeko.
Publicidad
Garikoitz Maiz, jarduneko alkateak, hilabete luzez lanean aritu direnei eskerrak eman nahi izan dizkie. «Eskerrik asko orain arte bileretan lanean aritu zaretenoi, festetako egun guztietan han-hemen lan egingo duzuen guztioi, eta zuri, herritar, ikusle edo parte-hartzaile gisara azintzioei zentzua emateagatik!» adierazi du.
Asteazkenean, hilaren 17an, arratsaldeko 18:30etan, Patxi eta M. Victoria Goia Arregi (Arregi Okindegiko jabeak) udaletxeko balkoira igoko dira eta, txupinazoa bota eta omenaldia jasotzera.
Aurtengo ediziorako, gainera, lanketa handia egin da antolakuntza taldetik, eta ekintza eskaintza anitza prestatu ute datozen egunetarako. Asteazkenean hasita eta datorren igandera arte (hilak 21), erraldoiak, herri bazkariak, mozorroak eta txarangak Legorretako kaleetan zehar arituko dira etenik gabe, eta Aiuri talde feministak ere, protokolo bat martxan jarriko du. Erasoren bat jasan edo ikusiz gero, haiekin harremanetan jartzeko edota beste kontaktuak errazteko asmoz. Horretaz gain ere, Udalak ere adierazi du ez dituela jokabide matxista, homofobo eta arrazistak onartuko festetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.