Legorreta
Azintzio jaiek ez dute huts egin eta asteburuko planak gogoak piztu dituSecciones
Servicios
Destacamos
Legorreta
Azintzio jaiek ez dute huts egin eta asteburuko planak gogoak piztu dituNahiz eta aurreko asteko eguarialdiaren aurreikuspenek ez zuten esperantzarako tarte handirik ematen, Pikuak eguraldi ona ekarri du gaurko egunera arte ospatutako jardunaldietan. Ostegunean, herriko patroia den Azintzioren eguna ospatu zen herrian, eguerdian abiatuz. Buruhandi, erraldoi eta trikitilariek egun berezia abiarazi zuten eguerdiko 13.00etan. Arratsaldeko 18.00ak inguruan, Azintzio eguneko euskal erromeria ospatu zen plazako frontoian. Bertan, herriko eragile ezberdinek, udaleko ordezkariekin batera, soka dantza ospatu zuten herritarren aurrean. Dantza tradizionalak ez zuen huts egin, eta arratsaldeko giroa pizteko lagundu zuen. Honen ostean ere herriko Irrintzi Alai dantza taldeak emanaldia eskaini zuen bertan, hainbat euskaldantza plazara ekarriz. Herriko bizilagunen txanda iritsi zen gero, bertan ospatutako erromeriarekin. Indarrak errekuperatzeko tartea ere izan zuten, plaza inguruan banatu zituzten txorizo pintxo eta sagardoarekin batera. Legorretako Pikukada batukada taldeak gorputzak mugiarazi zituen berriro ere arratsaldeko 20.00ak aldera, eta jada plaza inguruan bildu zen jendea erritmoz bete zuen. Iluntzeko 23.00etan, danborradak herriak zeharkatu zuen, legorretarrak eta bixitariak kaleen bazterretan bilduz ikuskizun politaz gozatzeko. Egun handia Joselontxos txarangarekin amaitu zen, parranda egiteko zutenei aukera aparta emanez.
Atzo, berriz, eguna haur jolasekin abiatu zen, eta bitartean toka, igel eta pote txapelketak ospatu zituzten. Herri bazkariaren ostean, playback-ak plaza hartu zuen, eta urtero ohikoa den moduan, genero eta mota guztitako abestiak interpretatu zituzten herritarrek, ikuskizun paregabea eskainiz.
Gaurko egunez, programazioa 13.00etan ospatuko den Txakolin dastaketarekin hasiko da, trago batekin errazago heltzen bait zaio aurreko eguneko ajeari. Bitartean paella txapelketa ospatuko da plazan, eta 14.00etan sari banaketari ekingo zaio. Jada gosea eginda, 14.30etan herri bazkaria ospatuko da eta Dupla eta trikidantz taldeek musika jarriko dute gau partean (23.30 hasita).
Biharko musika ikuskizuna 13.00etan ospatuko da plazan (euria eginez gero antzokian). Arratsaldean berriz (18.30), pilota jaialdiaz gozatu ahal izango da eta aurtengo Azintzio jaiei agurra 20.30ean emango zaie, plazan ospatuko den Pikuaren ehorzketaren eskutik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.