Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
Legorreta.
Sábado, 2 de abril 2022, 00:02
Azken urteotan bakarrrik bizi diren pertsona kopuruak gora egin du. Legorretako udalak 2030 planaren baitan landutako herri bileratan gaiak herritarrengan sortzen zuen kezka jaso zuen eta hortik abiatuta Herria Bidelagun ekimena sortu du.
«Helburua bakarrik bizi diren edo bakardadea sentitzen duten herritarrei laguntza ematea da, bakardade kasuak detektatuz eta esku hartzea martxan jarriz», adierazi zuen Zelai Amenabarro alkateak ekimenaren aurkezpenean, Itsaso Urretagoiena gizarte langilearekin, Joxe Mari Etxeberria jubilatuen elkarteko lehendakariarekin eta Ianire Ugarte Zabalduz kooperatibako langilearekin batera.
Herria Bidelagun proiektuaren baitan «herriko komunitatearekin lankidetzan pertsona horientzako esku-hartze sozialeko akonpainamendu zerbitzu bat jarriko du martxan udalak», azaldu zuen Ianire Ugartek. «Isolamendu egoeran dauden pertsonek harreman sozialak lantzea, autonomia lortzea eta herri mailako eragile eta dinamikatan parte hartzea bilatuko da, betiere, beraien behar, nahi eta motibazioak zentroan jarriz», zehaztu zuen.
Hamasei hilabetez egongo da lanean Ugarte Legorretan, bakardade kasuak identifikatu eta irtenbidea ematen saiatuz. Horretan, herritarren zein herriko eragileen laguntza ezinbestekoa izango da, «komunitatearen laguntza garrantzitsua izango da», azpimarratu zuen Amenabarrok. «Bakardade egoera hauskorrean dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzea da» asmoa, zehaztu zuen Itsaso Urretagoienak, «bakardadeak herritarren osasunean eta ongizatean duen eragin negatiboa prebenitu eta arindu nahi da».
Proiektuan parte hartu nahi duten eragile edo herritarrentzako Bidelagun figura sortu dute. Beraien funtzioa «bakardade egoeran dauden herritarren beharren detekzioa, zaintza eta akonpainamendu prozesuan ekarpena» egitea izango da, azaldu zuen Ianire Ugartek.
«Edozein pertsonak parte hartu dezake, boluntario bezala, bakarrik dauden pertsonekin hitz eginez edo kasuren bat ikusten badu jakinaraziz. Ez dugu gaitasun berezirik eskatzen, gogoa bakarrik», gehitu zuen Joxe Mari Etxeberriak. Herritarrek, boluntario izateaz aparte ere lagundu dezaketela gogorarazi zuen jubilatuen elkarteko lehendakariak, besteak beste, «bakardade egoeran egon daitezkeen pertsonei egitasmoa azalduz eta bertan parte hartzera gonbidatuz, edota egoeran horretan dauden herritarren inklusio prozesuan lagunduz eta egoera hauen gaineko gogoeta eginez».
Herria Bidelagun proiektuaren herri mailako aurkezpena datorren apirilaren 27an egingo da. Parte hartu nahi dutenek, Ianire Ugartemendiarekin harremanetan jarri daitezke herriabidelagun@legorreta.eus helbidera mezua bidaliz, 688 764 297 telefono zenbakira deituz edota Gizarte Zerbitzuetara joz.
Bihar, igandea, 'Non dago Mikel?' dokumentala ikusteko aukera izango da Herri Antzokian, 18:30ean. Sarrerak salgai daude jada udaletxean eta Kultur Etxean, hiru eurotan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.