Legorreta

Bertso saioa ospatuko da bihar eguerdian

J.Z.

legorreta.

Viernes, 18 de octubre 2024, 20:40

Igande honetan, urriak 20, 13.00etan, Jainkoneko bertso saioa ospatuko da Olaso tabernako terrazan. Saioa, garai batean Jexux Eskitxabel Jainkoak egiten zituen bertso saioen erakoa izango da, eta bertsolariak gai librean arituko dira. Aitor Mendiluze eta Alaia Martin izango dira kantuan, eta saioa doakoa izango da. Antolakuntzak ikusleentzako mahaiak jarriko ditu tabernako terrazan, bertsozaleek giro ezin hobean goza dezaten. Gainera, bertan salgai egongo dira salda, mondeju eta haragi egosi pintxoak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad