Borrar
Kontaketako kartela. L.U.
Betzaida Urtazak herriko gazteak istorioz 'beteko' ditu asteazkenean liburutegian

Legorreta

Betzaida Urtazak herriko gazteak istorioz 'beteko' ditu asteazkenean liburutegian

J. Z.

LEGORRETA.

Viernes, 15 de diciembre 2023, 21:13

Betzaida Urtaza ez da gelditzen. Azken urteotan liburuen idazketan tinko jarduten ari da legorretarra, baina idazteaz haratago ere literatura eta haurrekin zerikusia duen munduko beste hainbat ekintzetan murgilduta ikusteko aukera izan dugu.

Herritik mugitu gabe, bertako gazteek ipuin kontaketa saio batez gozatzeko aukera izango dute datorren astean. Herriko udal liburutegian, 3 eta 8 urte bitarteko gazteek zita interesagarri bat dute datorren asteazken arratsaldean, 18:00etatik aurrera.

Bertan, lotsa galtzeko, musikaz gozatzeko, magia lehen pertsonan ezagutzeko eta arratsalde eder batez gozatzeko aukera izango da, eta Udalak zein ipuin kontalariak herriko gaztetxoak gonbidatu nahi izan ditu haekin biltzera asteazkenean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Betzaida Urtazak herriko gazteak istorioz 'beteko' ditu asteazkenean liburutegian