Legorreta

Bilkoin K.K.E.-ek urteurrena ospatuko du datorren ostiral eta larunbatean

J. ZABALA

LEGORRETA.

Viernes, 15 de septiembre 2023, 22:49

Bilkoin K.K.E.-ek gorriz markatua du jada datorren asteburua. Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko asmoz, egitarau berezia prestatu du datorren ostiral eta larunbatera baegira (hilak 22 eta 23).

Publicidad

Asteburuko plana ostiral arratsaldean hasiko da, arratsaldeko 16:30etik aurrera herriko plazan ospatuko den Gymkanaren eskutik. Legorretar guztiak bertara gonbidatu nahi izan dituzte antolatzaileek. Honen ostean, arratsaldeko 19:00etan, ate irekiak burutuko dira Bilkoinen bertan, eta mokadutxo bat eskainiko zaie bertaratzen diren guztiei.

Larunbatean egun handia ospatuko da, eguerdiko 12:00etan futbito partida mixtoa ospatuko da Bilkoin eta Harripila elkarteen artean. 13:15etan, Buruhandiak plazan izango dira eta 14:00etan, Ohorezko aurreskua dantzatuko da plazan. Ondoren pilotalekuan, bazkaria ospatuko da (Txartela erosteko epea bihar amaituko da, hilak 17.

Hauek eskuratzeko, Izakun Zubeldia edo Maixabel Lasarekin hitz egin beharko da). Eguna borobiltzeko, Xabin Fernandezek bakarrizketa bat eskainiko du eta ondoren N-Lezz DJ-ak emanaldia eskainiko du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad