Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
LEGORRETA.
Viernes, 30 de septiembre 2022, 00:09
Bizikleta Eskola aurten ere martxan jarri da Legorretako haur eta gazteentzat. Datorren urriaren 19an hasiko da ikastaroa eta abenduaren 14ra arte luzatuko da. Klaseak asteazken arratsaldero izango dira, 14:30etik 17:30era. Adinaren eta mailaren arabera ordubeteko zein bi orduko saioak eskainiko dira.
Hiru talde antolatu dira, haurretatik hasi eta gazteetara. 6 urtetik gorakoentzako hastapen ikastaroa eskainiko da, 14:30etik 15:30era. Legorretan erroldatutakoentzat prezioa 30 eurokoa izango da, eta kanpokoentzat 45 euro. 10 urtetik gorakoentzat XC ikastaroa izango da, 15:30etik 17:30era; prezioa 60 eurokoa izango da erroldatutakoentzat eta 90 euro kanpokoentzat. 12 urtetik gorakoentzat Enduro ikastaroa emango da, ordu eta prezio berean.
Bizikleta Eskolan izena eman nahi dutenek www.legorreta.eus helbidean aurki daitekeen formularioa bete beharko dute eta ikastaroaren ordainagiria erantsi bertan. Izena emateko azken eguna urriaren 13a izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.