Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Legorreta

Bizikleta Eskolan izena ematea irekita dago

NÚÑEZ

LEGORRETA.

Miércoles, 5 de octubre 2022, 00:13

Aurten ere Bizikleta Eskola martxan jarri du Legorretako Udalak. Hiru hilabeteko ikastaroa izango da, urriaren 19tik abenduaren 14ra bitartean, eta eskolak asteazken arratsaldetan emango dira 14:30etik 17:30era. Adinaren eta mailaren arabera ordubeteko edo bi orduko saioak izango dira.

Ikasleek hiru maila nagusitan izena eman dezakete: Hastapena, XC eta Enduro. Hastapena sei urtetik gorakoei zuzenduta egongo da. Legorretarrek 30 euroko prezioa ordaindu beharko dute eta beste herrietakoek 45 euro. XC maila hamar urtetik gorakoei zuzenduta dago eta Enduro modalitatea hamabi urtera artekoei. Bi maila hauetan Legorretan erroldatuek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 90 euro. Izena emateko Legorretako Udalaren webgunean dagoen formularioa bete eta ordainagiria erantsi beharko da, urriaren 13a baino lehen.

Peoi lanak egiteko langilea

Legorretako Udalak peoi lanak egiteko langile bat kontratatuko du Lanbideren dirulaguntza baten bidez. Kontratua sei hilabeterako izango da eta izena ematea Lanbiden bertan egin beharko da urriaren 14a baina lehen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizikleta Eskolan izena ematea irekita dago