Bizikleta ikastaroan izena emateko azken eguna

NÚÑEZ

LEGORRETA.

Jueves, 30 de junio 2022, 00:13

Datorren astelehenetik aurrera, hiru bizikleta ikastaro antolatu dira Legorretan. Gaur izango da izena emateko azken eguna www.legorreta.eus helbidean dagoen formularioa betez eta ordainagiria erantsiz.

Publicidad

Ikastaroa hiru astez luzatuko da, uztailaren 20ra arte, eta klaseak astelehen eta asteazken arratsaldetan emango dira. Sei urtetik gorakoentzat hastapen ikastaroa eskainiko da, 17:00etatik 18:30era; hamar urtetik gorakoentzako XC ikastaroa emango da, 18:30etik 20:00etara; eta hamabi urtetik gorakoentzat Enduro ikastaroa eskainiko da, 17:00etatik 20:00etara. Lehenengo bi taldekoentzako ikastaroaren prezioa 10 eurokoa izango da, eta hamabi urtetik aurrerakoentzat 20 eurokoa.

Ikastaroan legorretarrek nahiz beste herrietako haurrek eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Hala ere, partaide kopurua baino gehiagok izena ematen badute, herritarrek lehentasuna izango dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad