Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Dantzari txikiek ere parte hartu zuten jaietako emanaldian.
Legorreta: Dantza-Soka eskaini zuten udalkideek Igokunde Egunean
Legorreta

Dantza-Soka eskaini zuten udalkideek Igokunde Egunean

NÚÑEZ

Viernes, 27 de mayo 2022, 00:10

Azintzio jaietako egun nagusia ospatu zen atzo, Igokundearen egunean. Arratsaldean, ohitura den bezala, Dantza-soka eskaini zuten udal ordezkariek plazan. Herritar ugari gerturatu zen ekitaldia ikustera. Jarraian, Irrintzi Alai herriko dantza taldeko dantzari gazteek emanaldia eskaini zuten.

Egunari amaiera emateko erromeria izan zen trikitilariekin. Aldi berean, sagardo-dastaketa egin zen txorizo pintxoez lagunduta. Herritarrek plazan jarritako edariez eta pintxoez gozatu zuten eguraldia lagun zutela.

Jokoak eta play-backa

Gaur goizeko 11:30etik aurrera haurrentzako jolasak antolatuko dira, eta 12:30etik aurrera herriko jubilatuentzako bote, igel eta toka txapelketa jokatuko da. Ondoren, herri-bazkaria egingo da eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, haurren play-back lehiaketa ospatuko da frontoian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dantza-Soka eskaini zuten udalkideek Igokunde Egunean