Legorreta
Ehundik gora haur eta gaztek parte hartu dute aurten udalekuetanLegorreta
Ehundik gora haur eta gaztek parte hartu dute aurten udalekuetanAmaia Núñez
Legorreta.
Miércoles, 16 de agosto 2023, 20:21
Uda honetan ere Legorretako Udalak herriko haurrentzako eta gazteentzako ekintzak antolatu zituen. Haurrek udaleku irekiak izan dituzte uztailean eta gazteentzako irteerak egon dira.
Publicidad
Haurren udaleku irekietan 95 ikaslek parte hartu zuten, hamahiru begiraleren ardurapean. Herrian bertan egindako ekintza eta jolasez gain, irteerak ere egin zituzten, besteak beste, Ordiziako azokara, Ikaztegietara eta Tolosara bizikletan, eta Olaberriako igerilekura. Hauetaz gain, uraren eguna eta San Fermin eguna ez ziren falta izan, kalejira, entzierro eta guzti.
Bestalde, udako irteeretan 52 gaztek parte hartu dute, lau begiraleekin. Honenbestez, ekainaren 26an hasi zituzten ekintzak eta uztailaren 21era bitartean hainbat txoko ezagutu dituzte, Flyscharen ibilbidea Zumaiatik Debaraino, Hondarribira, Gorlizera, eta Bertizera, Elizondora eta Amaiurrera joan ziren herriko gazteak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.