Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
LEGORRETA.
Viernes, 23 de septiembre 2022, 22:54
Gizarte Zerbitzuek antolatuta ikasturte honetarako egitarau betea osatu da 65 urtetik gorako legorretarrentzat. Osasun fisikoa, kognitiboa, soziala eta emozionala zaintzearen garrantzia ikusirik, Legorretako Udalak ongizatea modu integralean indartzeko helburuarekin hainbat ikastaro eta ekintza egingo dira. Ikastaroak urriaren 3an hasiko dira eta parte hartu nahi dutenek Gizarte Zerbitzuetan eman behar dute izena, gizarte@legorreta.eus helbide elektronikora idatziz edo 943.085.290 eta 688.829.013 telefonoetara deituz.
Honela, astelehen eta ostiraletan gimnasia saioak egingo dira 10:15etik 11:00etara eta 11:15etik 12:00etara. Gainera, ostegunetan Pikuak kalera ekimena egingo da. Goizeko 10:30ean ordubeteko ibilaldia egingo da herrian zehar eta ondoren salda beroa banatuko da guztientzat. Era berean, eguneko arreta zerbitzuaren baitan, astelehenetik ostiralera goizeko 11:30etik 13:30era arte tailerrak egingo dituzte. Ondoren bazkaltzeko ordua izango dute eta 15:30ean arratsaldeko tailerrak izango dira 17:30ak arte.
Aste honetan zehar talidomidak kaltetuen aldeko hainbat ekitaldi antolatu dira Legorretan, eta amaiera borobila emateko, urtero bezala lasterketa herrikoia antolatu da. Izen-emateengatik biltzen den dirua talidomidak kaltetuen aldeko elkartera bideratuko da.
Lasterketa 11:00etan hasiko da. Bukatutakoan, 12:30ean, Pikukada, Legorretako batukada taldearen emanaldia hasiko da. Gainera, goiz guztian artisautza azoka egongo da plazan, eta 13:00etatik aurrera garagardo-azoka hasiko da, P-Tarteo Sisters taldearen kontzertuarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.