Las 10 noticias clave de la jornada
Ekainean plazan egin zen elkarretaratzea eraso matxista bat salatzeko. J.M. LÓPEZ

Legorreta

Elkarretaratzea egingo da gaur plazan sexu-jazarpen kasua salatzeko

Legorretako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sexu jazarpen kasua gaitzetsi dute

Amaia Núñez

legorreta.

Jueves, 31 de agosto 2023, 20:48

Atzo ezagutu zen Legorretan izan den sexu-jazarpen kasua eta Legorretako Udalak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak gogor salatu zuten eta, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa adierazi nahi dio jazarpen kasu hori jasan duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Publicidad

Udalak adierazi zuenez, erasoaren berri izan zuenean 'Legorretan indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako tokiko I. protokoloa' martxan jarri zuen, Gipuzkoako udalerrietan indarkeria sexista kasuen aurrean erantzun publiko instituzionala emateko protokoloarekin batera. Protokolo hauek jarraituz, eta indarkeria matxistaren mezua zabaltzeko, udalak bat egiten du Aiuri Talde Feministak antolatutako elkarretaratzearekin: ostiral honetan, irailak 1, izango da, 19:00etan, herriko plazan. Nerea Isasi Bedaio Berdintasunerako foru zuzendariak elkarretaratzean parte hartuko duela jakinarazi du.

Aldundiak eta Udalak herritar guztiei zabaldu die deialdia «ardura hartu eta protesta horretan parte har dezaten».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad