Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
LEGORRETA

'Emakumeak Mugimenduan' biodantza ikastaroa antolatu du Legorretako Udalak

A.N.

LEGORRETA.

Martes, 20 de diciembre 2022, 22:56

Dantza eta mugimendu inprobisazioan oinarritutako 'Emakumeak mugimenduan' biodantza ikastaroa antolatu du Legorretako Udalak, emakumeentzako sormen eta zaintza espazioa izateko helburu duena. Ikastaroa urtarriletik martxora emango da, astearteetan 19:00-20:30 ordutegian. Izena emateko abenduaren 23an, ostirala, amaituko da. Izena emateko berdintasuna@legorreta.eus helbidera idatzi behar da.

Zortzi saioak dantza mugimendu terapian oinarritutako saioak izango dira, hasieran dinamika gidatuekin eta ikastaroak aurrera egin ahala, libreagoa izan daitezkeena taldearen erritmoaren arabera. Ikastaroak 70 euroko kuota du. Hala ere, hasiera batean, izena bakarrik eman behar da, eta, taldea osatuz gero, udala jarriko da guztiekin harremanetan, ordainketa nola egin eta bestelako oharrak jakinarazteko. Taldeak bost eta zortzi partaide artean izango ditu.

Gaur San Tomas

San Tomas eguna ospatuko dute gaur eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Ohitura den bezala, 10:30ean eskolatik plazara joango dira kalejiran trikitilariekin. Ondoren, jolasak antolatuko dituzte herriko jubilatu elkartearekin batera. Gabonetako kantak ere abestuko dituzte. 11:30ean txistorra pintxoak banatuko dituzte eta 12:30ak aldera saskia zozkatuko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Emakumeak Mugimenduan' biodantza ikastaroa antolatu du Legorretako Udalak