Borrar

Legorreta

Festak antolatzeko bilera eta ipun-kontalariaren saioa bihar

J. ZABALA

legorreTA.

Lunes, 27 de enero 2025, 20:11

Kultur eta festa giroko bi ekitaldik markatuko dute biharko arratsaldea herrian. Alde batetik, herri jaiak antolatzeko lehen bilera egingo da, eta bestetik, Maider Galarzak ume eta gaztetxoentzako ipuin-kontalariarekin gozatzeko aukera izango dute legorretarrek. hasteko lehen bilera gaur egingo da, arratsaldeko 17:30ean, udaletxeko areto nagusian. Udalak dei egiten die jaiak antolatzeko zereginean laguntzen duten elkarte, talde eta norbanakoei bilerara bertaratzeko. Halaber, jaietarako ideiak proposatu nahi dituen edonork ere parte hartu dezake bileran. Helburua da festak denon artean prestatzea, herritarren ekarpenak entzunda eta elkarlanean oinarrituta.

'Ipuinak Mara-Mara'

Jaietarako bileraren ostean, arratsaldeko 18:00etan, txikienentzako hitzordu berezi bat izango da Udal Liburutegian. Maider Galarza kontalariak 'Ipuinak Mara-Mara' saioa eskainiko du, 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Ipuinek liluratzeko eta amets egiteko espazio bat eskainiko dute, familia giroan gozatzeko aproposa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Festak antolatzeko bilera eta ipun-kontalariaren saioa bihar