Borrar
Elekun abesbatzako kideak jaien aurreko kontzertua eskaini zuten. NÚÑEZ
Gaur hasiko dira Azintzio jaiak txupinazoarekin

Gaur hasiko dira Azintzio jaiak txupinazoarekin

NÚÑEZ

Legorreta.

Miércoles, 25 de mayo 2022, 00:16

Legorretako Azintzio jaiak gaur, asteazkena, hasiko dira eta bi urteren ondoren, Gizon Pikua udaletxeko balkoira itzuliko da. Ohikoa den bezala, txupinazoaren aurretik Gazte-Pikuk antolatutako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira udal pilotalekuan, 17:00etan. Ondoren, jaien hasiera iragarriko duen txupinazoa botako da 18:30ean. Aurten Legorretako talogileak izango dira pregoilari eta txupinazoa botatzeko arduradunak.

Jarraian puxikak, goxokiak, litxarkeriak eta abar banatuko dira, eta erraldoi eta buruhandiak aterako dira kalejiran. Ondoren, koadrilen arteko jolasak antolatuko dira 19:15etik aurrera.

Iluntzean, bertso-erronka abiatuko da Ezkizu taberna aurretik 19:30ean, Saioa Alkaiza, Haizea Arana, Odei Lopez eta German Urteaga bertsolarien parte hartzearekin, Imanol Artolak aurkeztuta. Ondoren, lagunarteko afaria egingo da Bilkoin elkartean eta egunari amaiera emateko Joselontxos txarangarekin kalejira egingo da.

Elekun abesbatza

Azintzio jaiak girotzen hasteko ohiko emanaldia eskaini zuen Elekun Abesbatzak Herri Antzokian bi urteko hutsunearen ondoren. Euskal kanta tradizionaletan oinarritutako kontzertua izan zen, herritar eta lagunez inguratuta.

Txartelak salgai

Azintzio jaietan herri-bazkari eta -afaria berreskuratu dira. Gaur egingo da afaria eta txartelen prezioa 15 eurokoa da, langabetu eta ikasleentzako10 euro. Ostiraleko herri-bazkariaren prezioa 30 eurokoa izango da txerrikumea aukeratzen dutenentzat eta 25 euro oilaskoa aukeratzen dutenentzat. Txartelak salgai daude Insausti eta Olason.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur hasiko dira Azintzio jaiak txupinazoarekin