Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Gazteentzako udako irteerak antolatu dira

NÚÑEZ

legorretA.

Viernes, 3 de junio 2022, 00:05

Herriko gazteentzako udarako irteerak antolatu ditu Legorretako udalak. Hamahiru eta hamazazpi urte bitarteko gazteei zuzendua egongo da ekimena. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astean bi irteera egingo dira guztira.

Matrikularen prezioa 60 eurokoa izango da, eta familia ugariek, guraso bakarreko familiek edo diru sarrera baxuak dituztenek deskontua jasoko dute.

Parte hartu nahi dutenek bi bide izango dituzte izena emateko. Alde batetik labur.eus/ udalekuak_legorreta estekaren bidez edota udal bulegoetara bertara hurbilduz. Izena emandako guztiei bilera batera deituko zaie irteerak antolatzeko.

Ekimenean izena emateko azken eguna ekainaren 8a, asteazkena, izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteentzako udako irteerak antolatu dira