Juanita eta Maritxu Jauregi Odriozolak bota zuten txupinazoa. NÚÑEZ
Legorreta

Gizon Piku itzuli da Legorretako udaletxeko balkoira

NÚÑEZ

Jueves, 26 de mayo 2022, 00:12

Azintzio jaietan murgildu ziren berriro legorretarrak. Herriko talogileak izan ziren aurten pregoilariak, Juanita eta Maritxu Jauregi Odriozola taldeko kideen eskutik, eta beraiek bota zuten ere jaien hasiera iragarri zuen txupinazoa. Festa egun zoriontsuak opa zizkieten bertaratuei. Txupinazoaren ondoren buruhandi eta erraldoiak atera ziren kalejiran, haur eta gaztetxoen gozamenerako.

Publicidad

Jaien hasiera ofizialaren aurretik Pelota Txapelketako finalak jokatu ziren. Aitor Bergantiños eta Oier Mendizabal izan ziren garaileak eta bigarren Jon Arrizabalaga eta Igor Diaz. Gainera, Ugaro saskibaloi taldeko kadete neskek, duela gutxi irabazitako kopa herritarrekin elkarbanatu zuten. Duela hiru urte beraiek izan ziren txupinazoa botatzeko arduradunak, eta atzokoan, taldeak lortutako fruituak erakutsi zituzten.

Jarraian, kuadrilen arteko jolasak antolatu ziren plazan eta Bertso-desafioa eginzen herriko txoko ezberdinetan zehar Saioa Alkaiza, Haizea Arana, Odei Lopez eta German Urteaga bertsolariekin, Imanol Artola aritu zelarik gai-jartzaile lanetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad