Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Herri baratzeetako partzela libreak zozkatuko ditu Legorretako Udalak

NÚÑEZ

LEGORRETA.

Lunes, 5 de diciembre 2022, 22:53

Legorretako herri baratzeetan partzela batzuk hutsik daude eta Udalak berriro zozkatuko ditu. Eskariak aurkezteko epea irekita dago jada abenduaren 16ra bitartean, udaletxean 8:00etatik 13:00etara.

Eskaera egiten duenak adinez nagusia izan behar du eta Legorretan erroldatua egon beharko da. Zozketa abenduaren 19an egingo da, 10:00etan Udaletxean.

'Lehendakari gaia' sarrerak

Abenduaren 17an 'Lehendakari gaia' antzezlana aurkeztuko du Txalo konpainiak Legorretako Herri Antzokian, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreekin. Bi saio eskainiko dituzte, lehena 19:30ean eta 22:30ean bigarrena. Sarrerak salgai daude 10 eurotan, udaletxean goizetan eta Kultur Etxeam arratsaldetan.

Ruper Ordorika

Datorren abenduaren 11an, Ruper Ordorika eta bere bandak kontzertua eskainiko du Herri Antzokian, Satto kultur elkarteak antolatuta. Ikuskizuna 19:00etan izango da eta sarrerak salgai daude Aldaieta jubilatuen tabernan 10 eurotan. Internet bidez ere erosi daitezke, wegow.com webgunean prezio berean.

Sarrerarik geratzen bada, egunean bertan ere erosi ahal izango dira Herri Antzokiko leihatilan.

Ruper Ordorikarekin batera, Arkaitz Miner, Lutxo Neira, Hasier Oleaga, Eduardo Lazaga eta Nando De La Casak osatuko dute banda. 'Amour eta toujours' birako azken emanaldietako bat izango da Legorretan eskainiko dutena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri baratzeetako partzela libreak zozkatuko ditu Legorretako Udalak