Borrar
Zunzunegi pasa den larunbatean plazara iritsi ostean irribarretsu. A.Z.
«Herriarentzat lortutako marka hau burutzea oso berezia izan da niretzat»

Legorreta

«Herriarentzat lortutako marka hau burutzea oso berezia izan da niretzat»

Aitor Zunzunegik 1969. urtean Julian Garmendia 'Kortatu'-k ezarri zuen marka hobetzea lortu du

Martes, 30 de enero 2024, 21:35

«Erronkak beti dira erronka eta edozein probari kutsu berezi bat ematen diote», azaldu du Aitor Zunzunegi legorretarrak pasa den asteburuan lortutako markaren inguruan. Duela egun gutxi ezagutu ahal izan genuen Zunzunegiren 'azken abentura', baina jendea ez zen gehiegi harritu, mendia eta historia batzen dituen erronka baitzen, eta Aitor ezagutzen duenak, ederki daki bi hauekiko mendi lasterkariak duen pasioa.

1969. urtean Julian Garmendia Goiburu 'Kortatu'-k jarritako marka modu zabalean gainditu zuen Zunzunegik pasa den asteburuan. 3.00.18 denbora hobetzea zen helburua (2km gehiago burutuz), eta herriko lasterkariak 2.16.58 behar izan zituen Legorreta- Hernio- Legorreta ibilbidea burutzeko. «Dena ondo joan zela esan dezaket. Lehenik eta behin, sekulako eguna atera zen larunbat goizean, giro oso onaz gozatzeko aukera izan genuen egun hasieratik, eta horrek ere lagundu egin ninduen. Behe lainoa izan nuen lehen orduan behekaldean, eta inongo lokatzik gabe burutu nuen erronka. Hasiera-hasieratik oso ondo sentitu nintzen, 10:30ean irteera hartu nuen, hainbat herritarren animoez lagunduta. Kanpaikadekin abiatu nintzen, eta lehen kilometroetan jada ikusi nuen pultsazio aldetik oso ondo nindoala, eta erritmoa berez aurreikusia baina azkarragoa zela. Kontrolatzen atera nintzen ez pasatzeko, eta sentsazio on horiei eutsita, Hernio puntara pentsatua nuena (ordu eta erdian pentsatua zuen eta ordu eta hemezortzian iritsi zen) baino 10 min lehenago iritsi nintzen. Legorretarrak bertan bildu ziren animoak emateko, eta beherako bidea esperotako denboran burutu nuen, 58 minutuan» azaldu du.

Gozamena dortsaletaz harago

Gogoeta interesagarri bat ere eskaini zuen lortutakoaren inguruan. «Gure kirola oso egoista da. Bakoitzak bere markak hobetzeko, bere postuak lortzeko eta helburuetara iristeko entrenatzen du. Horrelako erronkak, pixkanaka galtzen doazela dirudi, dena dortsal bat ezartzera bideratzen dugu orain. Nire herrian eta nire bizilaguntzat egindako proba hau burutzea oso berezia da niretzat, kirola eta herriaren historia batzeko aukera paregabea iruditzen zait. Eguna sekulako festa giroan pasatzeko aukera izan dugu, eta horrek ematen dio balorea horrelako ekintza bati. Herritik ateratako eta herriarentzat eginiko zerbait da hau, benetan berezia». gogoratu du.

Entrenamenduak fintzen murgilduta da jada Aitor, martxoaren 2an Skyrunner World Seriesen burutuko duen aurtengo lehen lasterketara begira. Kanariar uharteetan gauzatuko da zirkuituko aurtengo lehen lasterketa 'Acantilados del Norte' izenez ezaguna dena. 29 km (egindako apostuaren distantzia berdina) eta 2.250 metro positiboko igoera (larunbateko ibilbidean 1.175 inguru egin zituen) izango ditu lehen proba honek, eta jada horretan murgilduta dabil. Egindako erronken antzekoak bilatzen hasia den ere galdetzeko aukera izan genuen, eta nahiz eta momentuz ez den horretan jarri, beste erronka interesgarriren bat begiz jota duela aitortu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Herriarentzat lortutako marka hau burutzea oso berezia izan da niretzat»