Legorreta
Herriko jaiak lantzeko lehen bilera burutuko da asteazkeneanSecciones
Servicios
Destacamos
Legorreta
Herriko jaiak lantzeko lehen bilera burutuko da asteazkeneanJ. Z.
LEGORRETA.
Viernes, 2 de febrero 2024, 20:49
Udala jada lanean da aurtengo herriko jaiak modu irekian antolatzeko asmoz. Herriko eragile, bizilagun eta antolatzaileekin aurtengo lehen bilera irekia burutuko du herriko jaien inguruko gaiak lotu eta festak prestatzen hasteko. Herritarren gustukoak diren ekintzak hautatut eta horrek duen lana aurreratzen joateko, lehen bilera asteazkenean burutuko da udaletxean bertan, arratsaldeko 17:30etik aurrera, areto nagusian.
Aipatutako lehen kontaktu honetan, bilerara gerturatzen direnek dakartzaten ideiak entzun eta baloratuko dira, festetako egitaraua osatze aldea. Udalak parte hartu nahi duen bizilagun oro gonbidatu nahi izan du.
'Azken Galdera Amari' liburua ere protagonista izango da asteartean. Manex Beristain eta Miren Sagarzazuren sorkuntzaren gaineko ipuin kontaketa burutuko da egun horretan 18:00etan hasita, udal aretoan. 6 urtetik gorako gazteentzat bideratutako ekintza da, eta gurasoez lagunduta gerturatzea eskatu dute antolatzaileek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.