Iker eta Asier Zinkunegi herriko antzokian burututako aurkezpenean. ARTERIA

Legorreta

Hiru arte diziplinatako hiru sortzaileri laguntza emateko 9.000 euro

Giza eskubideak eta gizarte berrikuntza ardatz hartuta bailarako sortzaileekin proiektu berri bat abiaraziko dute datozen asteetan

Jueves, 17 de octubre 2024, 19:56

Dar Dar gizarte ekimen kooperatiboa 2017az geroztik ari da Arteria proiektuarekin Goierriko eragileak saretzen, giza eskubideak eta gizarte berrikuntza ardatz dituen ekimena sustatuz. Artea lanabes nagusi duela, proiektuak eragileen arteko elkarlana bultzatzen du, Asier eta Iker Zinkunegi kideek adierazi dutenez, «gizarteak eskaintzen dizkigun erronkei ... era kolektiboago eta berritzailean erantzuteko» helburuarekin. Arteria handitzen joan da pixkanaka, eta gaur egun 170 eragile inguruk osatzen dute.

Publicidad

Pasa den egunean aurkeztu zuten Arteriaren azken ekintza: 9.000 euroko diru-laguntza emango dute hiru arte diziplina desberdinetako hiru sortzaileren elkarlana sustatzeko. «Goierriko artista guztientzat deialdia» zabalik dago, eta proiektua aukeratzen duten sortzaileek artelan bakarra sortuko dute elkarrekin. Horrez gain, hiru aurkezpen egingo dituzte publikoari zuzenduta. Proiek-tu honen bidez, Goierriko artistek eta kultur eragileek elkarlanean aritzeko aukera izango dute, gizarte eraldaketaren bidean.

Sortzaileentzako deialdi honetan, gaia Nahigabeko Bakardadeak eta Buru Osasuna izango da, gaur egun gizarteak aurre egin behar dizkion erronka nagusienetako bi. Baldintzen artean, ezinbestekoa da Arteriako kide izatea eta gutxienez sortzaileetako bat Goierrikoa eta emakumezkoa izatea. Deialdia irekita dago 2024ko urriaren 28ra arte, eta proiektuak aurkezteko hizkuntza nagusia euskara izango da. Informazio gehiago nahi duenak Arteria.eus webgunean kontsulta dezake deialdiaren oinarriak.

112 sortzaile

Parte hartzen duten sortzaile eta eragileek, proiektuen diseinuan, garapenean eta kudeaketan duten parte-hartze aktiboa ere azpimarratzen dute. Hori dela eta, sare-lanak eta elkarlan horizontala dira Arteriaren funtsez-ko ezaugarriak. Ekoizleen, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen parte-hartzea prozesu guztietan bermatzen da, horrela gizarte eraldaketarako ekosistema bat sortuz.

Publicidad

Gaur egun, Arteria proiektuak 112 sortzaile, 20 hezkuntza-agente, 15 udal administrazio, 15 gizarte eragile eta 11 kultur eragile biltzen ditu, guztira 180 bat bazkidek osatzen dutelarik sarea. Hainbat sektoretako eragileen artean ezagutzak partekatu eta hausnartuz, gizartean dauden arrakalak eta erronkak identifikatzen dituzte, eta horiei aurre egiteko estrategiak definitzen dituzte. Azken finean, mundu justuago baten alde ari dira lanean elkarrekin.

«Arteriaren egitura horizontala eta eragile ezberdinen arteko elkarlana da proiektuaren indargunea» gogoratu zuten, eta datozen urteetan ere hazten jarraitzeko asmoa dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad