Legorreta
Irekia jada XLIII. Corpus Krosean izena emateko epeaSecciones
Servicios
Destacamos
Legorreta
Irekia jada XLIII. Corpus Krosean izena emateko epeaDatorren larunbatean, hilaren 10ean, Legorretako Corpus Krosaren XLIII. edizioa ospatuko da, hilaren 10ean. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago, eta parte hartu nahi duen pertsona orok bere dortsala eskuratu ahal izango du kirolprobak.com helbidean. Gainera, lasterketan parte -hartzeko erregistroa betetzen duen pertsona orok, 2 lagunentzako afaria eskuratu ahal izango du Intsausti jatetxean (zozketa bidez). Egunean bertan ere izena eman ahal izango da proban, udaletxera gerturatuta goizeko 11:00ak baino lehen.
Gazteen proba, goizeko 10:30ean ospatuko da eta helduena berriz, 11.30ean. Lehiatzea garrantzitsua da, baina antolatzaileek ondo pasatzeko eta disfrutatzeko proba bat dela gogoratu dute.
Ibilbideak 7,5 kilometrotako luzera izango du eta izen-ematea dohainik da. Helduen lasterketako hiru lehenengo gizon-emakumeentzat garaikurrak izango dira eta baita lehenengo herritarrentzat ere. Lasterketa amaitutakoan loteak oparituko dira.
Udalak bestalde, probak ekarriko dituen trafiko aldaketak ere gogoratu nahi izan ditu. GI-2131 errepidea eguerdiko 11:30etik 12:30era bere 3,5 km-tik 4,5 km-ra ibilgailuen trafikorako itxirik egongo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.