Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

San Joan bezpera ospatuko da gaur Legorretan

NÚÑEZ

legorretA.

Jueves, 23 de junio 2022, 00:07

Ohitura den bezala, dantza eta musika izango dira Legorretako San Joan bezperan gaur arratsaldean. 20:00etan zahagi-ardoa egingo da, Udalak ardoa eskainiko die plazara hurbiltzen direnei, trikitilariek alaituko dute ekitaldia. Ondoren, 21:00ak aldera Elekun abesbatzaren emanaldia egongo da eta jarraian San Joan Sua piztuko da. Segidan, Irrintzi Alai dantza taldeak bere ikuskizuna eskainiko du.

Amaitzeko, sardina-dastaketa egingo da plazan dantza taldearen alde, trikitilariek alaitua.

Ibilbide gidatua

Igande honetan arratsaldean 'Suak harrotuz' ibilaldi antzeztua eskainiko da Legorretan. Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana aitortzeko ibilaldi antzeztua da, Kiroldegian irteera izango duena eta hiru guneko ibilbidea osatuko da, bakoitzean antzerki bat eskainiz. Hiru saio egingo dira 18:00etan, 18:30ean eta 19:00etan. Ikuskizunera joan nahi dutenek ostirala baino lehen izena eman beharko dute udalaren web orrialdean edo udaletxeko bulegoan, 8:00etatik 14:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Joan bezpera ospatuko da gaur Legorretan