NÚÑEZ
Legorreta.
Martes, 19 de abril 2022, 23:44
Legorretako udalak Kale Nagusian zeuden zuhaitzak aldatu berri ditu. Parkearen parean zein zubiraino landatuta zeuden zuhaitzak kendu dira eta berriak landatu dira, estruktura egokiagoa duten batzuengatik.
Publicidad
Lehengo zuhaitzak katalpa motakoa ziren, baxuak eta adar zabalekoak, eta ibilgailuak ondotik pasatzerakoan, bereziki kamioiak, adarrak puskatzen zitzaizkien. Oraingoan 'Dawyck' motako pagoak jarri dira, adarrak gorantz, enborretik gertu hazten zaizkienak.
Kanposantu azpitik igarotzen den errepide zatiaren ondoan, datozen asteetan mendiari eusteko lanak egingo ditu Foru Aldundiak, Mendian dauden harriak ez erortzeko. Lanak hasi bitartean, oinezkoentzako segurtasuna bermatzeko tunela jarri da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.