Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
LEGORRETA.
Sábado, 7 de mayo 2022, 00:13
Energia Argitu programaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Legorretako Udalarekin elkarlanean, Komunitate energetikoen inguruko tailerra antolatu du maiatzaren 11rako, asteazkena. Izan ere, gero eta gehiago dira komunitate energetikoak sortzen ari diren herriak eta herritarrek ere gaiaren inguruko informazioa eskura izatea da hitzaldiaren helburua, herritarrak baitira komunitate energetikoetan zuzenean parte hartzen dutenak.
Tailerrean komunitate energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten azalduko da, eta bertaratuen zalantzak argituko dira. Hitzaldia udaletxeko areto nagusian izango da, 18:00etan. Parte hartu nai dutenek aurrez izena eman beharko dute datorren astelehena baino lehen argitu@gipuzkoa.eus helbidera mezua bidaliz edota 605.757.687 telefono zenbakira deituz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero www.argitu.eus helbidea kontsultatu daiteke.
Legorretako Herrian Antzokian 'Zoaz Pake Santuan' antzezlana aurkeztuko du Txalo konpainiak gaur. Begoña Bilbaok zuzenduta, Ane Gabarain eta Mikel Laskorain aktoreak arituko dira taulagainean. Bi emanaldi eskainiko dituzte, lehena 19:30ean eta bigarrena 22:30ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.