Borrar

Legorreta

Konpost komunitarioa bultzatzeko bilerak arratsaldean

J. Z.

legorreta.

Martes, 11 de junio 2024, 19:55

Sasieta Mankomunitateak konpost komunitarioa bultzatu nahi du herrian, eta horretarako bilera informatibo bat antolatu da gaur arratsalderako. Mankomunitate langileak arduratuko dira kudeaketaz, eta erabiltzaileen egin beharra bio-hondakinak konpostagailuan bota eta material lehorrez estaltzea bakarrik izango da.

Bilera herriko hiru konposta guneetan egingo da: Guadalupe auzoan, 17:00etan; erdiguneko gunean, 18:00etan; eta Zubiaurre auzoan, 19:00etan.

'Zinegoak' gaur antzokian

Bestalde, 'Zinegoak', Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren Hedapena izango da ere gaur arratsaldean. Sei proiekzio eskainiko dira Herri Antzokian egingo den ekitaldian, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Ekintza hau, jaialdian ikusgai dauden lanak udalerri ezberdinetara zabaltzeko helburuarekin jaio zen, jakinda zaila dela mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina film labur rekin ez da berdina.

Bigarren helburua, aldiz, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da. Udalaren web orrialdean, proiekzioen inguruko informazio gehigarria ere eskaini da esteka batean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Konpost komunitarioa bultzatzeko bilerak arratsaldean