Legorretako kroseko irabazleak garaikurrekin. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Legorreta

Korputs eguneko krosa ospatu zen Legorretan

Edurne Arakistain eta Javi Menta izan ziren garaile proban

NÚÑEZ

Legorreta

Lunes, 20 de junio 2022, 23:06

Usadioa berreskuratu zen Legorretan Korpus egunean. Goizean haur eta helduentzako lasterketak antolatu ziren. Haur eta gaztetxoen lasterketan lehenengo neska eta mutilek jaso zuten saria. Honela, alebin mailan, Haritz Lasa eta Alize Cerri izan ziren irabazleak; infantil mailan Xabat Larrea eta Uxune Amenabarro; eta kadete mailan Iker Insausti eta Ainhoa Aseginolaza.

Publicidad

Helduetan lehen hiru sailkatuek jaso zuten garaikurra. Emakumeen mailan, Edurne Arakistain izan zen txapelduna, 33 minutu eta 42 segunduko denborarekin; Olatz Freire bigarren eta Intza Amenabarro hirugarren. Gizonezkoetan, Javi Mentak irabazi zuen 24 minutu eta 47 segundoko denborarekin; Iñigo Exposito izan zen bigarren eta Aritz Garin hirugarren.

Gaur odol-emaileak

Odola emateko aukera egongo da gaur Legorretan. Herri Antzokian egingo dira ateratzeak 9:30etik 12:30era eta 16:30etik 20:30era. Beharrezkoa izango da aurrez ordua hartzea 659 587 529 telefonora deitu edo WhatsApp mezua bidalita.

San Joan bezpera

Ostegunean San Joan bezpera ospatuko da eta plazan afari-merienda egingo da. Udalaren mahai eta aulkiak eskatu ahal izango dira aurrez, udaletxean bertan edo Udalaren web orrialdean dagoen formularioaren bidez. Ostegunean 13:00ak arte egin ahal izango da eskaera, eta materiala arratsaldean jaso beharko da 18:00etatik 18:30era udalaren almazenetik, eta 22:30etik 23:00etara entregatu. Mahai bakoitzarengatik 5 euro ordaindu beharko dira eta aulki bakoitzak euro bat. Materiala jasotzerakoan egin beharko da ordainketa, ahal bada dirua juxtu eramatea eskatzen da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad