Aitor Zunzunegi iazko Gorbeia Suzien lasterketan lehian. ZABALA

Legorreta

«Kortatuk egindako marka harrigarria da, balorean jarri beharrekoa»

3 ordu eta 13 segundotan egin zuen Julian Garmendia Kortatuk Legorreta-Hernio-Legorreta bidea 1969an; hura hobetzen saiatuko da bihar Aitor Zunzunegi

Jueves, 25 de enero 2024

Aitor Zunzunegi (2000) mendi lasterkari legorretarra herriko historian orrialde berri bat idazten saiatuko da bihar goizean. Zunzunegik Historia eta Ekonomia gradu bikoitza ikasi zuen Madrilen, eta ogibideari jarraituz, Legorretako historia liburuetan erronka interesgarri bat aurkitu zuen. «Beti gustatu izan zait historia, eta liburu bat arakatzen ari nintzela, Julian Garmendia Kortatuk 1969an Legorretatik Herniora, eta bertatik bueltatzeko ibilbidea 3 ordu eta 13 segundoko denboran bete zuela ikusi nuen. Erronka polita iruditu zitzaidan, eta denboraldi-aurrea burutu eta gero, datozen lasterketerako prestakuntza moduan egitea bururatu zitzaidan».

Publicidad

Zunzunegik ibilbidearen inguruan ere behaketa bat egin du, bihar goizean (10:30ean) abiatuko den proba ahalik eta hobekien prestatu eta dokumentatzeko. Kortaturen esanetan, 27km-ko ibilbidea da burutu beharrekoa, baina Zunzunegik aurkitu duen laburrena 29km-koa izan da. 1.300 metroko desnibel positiboa gainditu beharko du, eta herritarren bultzada jasoko du horretarako. «Hainbat herritar goizean abiatuko dira Herniora bidean (9:00etan gaztetxean egin dute hitzordua autoz gerturatzeko) bertan ni animatzeko. Ibilbidea bakarrik burutuko dut, eta ilusio handiz hartzen dut erronka».

Sasoi betean dago protagonista, pasa den astean Goierri Kopa Trail zirkuituko lehen lasterketa irabazi ostean Garinen. «Egia esan ondo aurkitzen naiz. Aurredenboraldian prestakuntza zuhurra jarraitzen ari naiz eta erronkari aurre egiteko momentu egokia dela uste dut. Gainera, test moduan asko lagunduko dit aurten burutuko ditudan lasterketetara begira jatekoak, erritmoak eta bestelakoak testeatzeko».

«Aurredenboraldian prestakuntza zuhurra jarraitzen ari naiz eta erronkari aurre egiteko momentu egokia da»

Garmendiaren markaren gainean ere mintzatu da Zunzunegi. «Kortatuk burutu zuen marka benetan harrigarria dela uste dut. Duela 55 urte burututako erronkan, ez zeuden gaur egun ditugun laguntza teknologikoak. Berak garai haietan lortutako denbora hau oso aipagarria da, eta are gehiago, jakinda 69 urterekin burutu zuela!» aipatu zuen.

Hau hobetzearen inguruan galdetzean, argi izan zuen. «Erronkaren marka hobetzeko aukera hor dago, eta fisikoki ondo aurkitzen naiz saiatzeko. Horrelako distantzietan esperientzia badut eta gogoz hartuko dut. Hala ere, gogoratu nahi dut Kortaturen egoera desberdinean nagoela (adin eta sasoiagatik) eta benetan balorean jarri nahi dut bere marka».

Publicidad

Asteburu osoa herrian

Zunzunegiren erronka, Gazte-Piku Gazte Asanbladak astebururako antolatu duen MendiBurue ekimenaren baitan kokatzen da. Gaur emango zaio hasiera planari, Joseba Iztueta alpinista gabiriarraren 'Zanskar, aztarna berrien bila' dokumentalaren proiekzioarekin (gaztetxean), 19:00etan. Iztueta bertan egongo da filmaren osteko solasaldian. Bihar berriz, festak plazan jarraituko du, Aitor Zunzunegiren iritsiera itxaronez eguerdiko 12:30ak aldera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad