Borrar
Artxiboaren barneko irudia, bertan kokatzen diren hainbat dokumentu ikusten direla
Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio Gunera bisita gidatua antolatu du Udalak azaroaren 22rako
Legorreta

Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio Gunera bisita gidatua antolatu du Udalak azaroaren 22rako

Lunes, 11 de noviembre 2024, 17:40

Lazkaoko Beneditarren Fundazioak euskal historiaren altxorretako bat ezagutzeko aukera paregabea eskainiko du azaroaren 22an, ostiralarekin, 18.30etik 20.00etara. Legorretako Udalak antolatuta dokumentazio gune honetara egingo den bisita gidatuak 13 lagunentzako lekua izango du gehienez, eta izen-ematea aldez aurretik egin behar da Beneditarretan, bai posta elektroniko bidez (lbf@lbf.eus) edo telefonoz (943-88.87.81).

Aurretik egindako bisitaldi batean hainbat herritarrek parte hartu zuten, eta oso esperientzia atsegina eta aberasgarria izan zela adierazi zuten. Orain, esperientzia hori zabaltzeko asmoz, publiko zabalari zuzendutako beste bisitaldi bat antolatu da. Bertaratzen direnek dokumentu historikoak eta euskal ondarearen bitxiak ezagutzeko aukera izango dute gida baten laguntzarekin.

Lazkaoko beneditarrek euskal herriaren historia gordetzen duten artxibo ugari dituzte, eta horiek bisitariek eskura izango dituzte bisita honetan. Gainera, bertan berriki omendu den Juan Joxe Agirre beneditarra ezagutzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek.

Informazio gehiago nahi dutenek edo zalantzak argitu nahi dituztenek, Miren Barandiaran arduradunarekin harremanetan jarri ahal izango dira, bertako xehetasun guztiak eskain diezazkion (lbf@lbf.eus edo 943-88.87.81).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio Gunera bisita gidatua antolatu du Udalak azaroaren 22rako