Borrar

Legorreta

LegoReggae jaialdia izango da larunbatean

J. Z.

legorretA.

Miércoles, 22 de marzo 2023, 21:46

LegoReggae jaialdia bueltan da aurten ere. Larunbat arratsaldean emango zaio hasiera festari, 18:00etan Aiaraldeko Sound System taldeak kalejira bat eskainiko du, erritmoa hartu eta giroa berotzen hasteko asmoz. Honen ostean, reggae eszenako musikagile nagusiak Legorretan izango dira, gaueko 22:00etatik aurrera. Lehena, Steady Rockets talde bilbotarra izango da, eta honen ostean, King Konsulen txanda izango da. Oso une berezia izatea espero dute, Carlos Undergroove aka Dabunker hil berria omenduko baitu bere pìeza batzuk abestuz. Jarraian Kulto Kultibo talde irundarra iritsiko da, eta honekin, nazioarteko artistei atea irekiko zaie. Lehena, Marina P italiarra izango da, eta honen ostean, Skarra Mucci artista jamaikarrak bere ikuskizuna eskainiko du Legorretako taula gainean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco LegoReggae jaialdia izango da larunbatean