Borrar
Urgente Cortada la N-121A por una colisión entre dos camiones que deja dos heridos graves
Hauteskundeetarako zerrenda osatuko duen lantaldea. EH BILDU
Legorretako EH Bilduk hauteskundeetako zerrenda aurkeztu du

Legorreta

Legorretako EH Bilduk hauteskundeetako zerrenda aurkeztu du

11 herritarrez osatutako zerrendan Iñaki Agirre izango da buruan eta legealdirako programa ere aurkezteko aukera izan zuten bertan

J. ZABALA

LEGORRETA.

Martes, 2 de mayo 2023, 21:11

Udal hauteskundeetarako zerrenda osatu du Legorretako EH Bilduk: Iñaki Agirre Jauregi izango da alkategaia, eta beste 11 herritarrek osatu dute hautagaitza. Taldearen lau ezaugarri nabarmendu ditu EH Bilduk: «Ilusioa, ekimena, gertutasuna eta konpromisoa». Programa lantzen ari da EH Bildu, baina aurreratu du zein izango den datorren agintaldiko iparrorratza: Legorreta 2030 plan estrategikoa. Agintaldi honetan osatu dute plana, inoiz ez bezalako parte-hartze prozesu zabala eginda. «Prozesu horretan jasotako egitasmoak gauzatzea izango da hurrengo agintaldiko helburu nagusia. Horixe baita gure zeregina: herritarrengandik jasotako proposamenak bideratzea, etorkizuneko Legorreta asmotik errealitatera eramatea» azaldu dute alderditik. Zerrenda honela osatzen da, Iñaki Agirre, Maddi Jauregi, Odei Lopez Larrauri, Carmen Mendez, Beñat Jauregi, Izarne Larrea, Ametz Gurrutxaga, Gorka Arretxe, Nekane Zabala, Zelai Amenabarro, Eneko Garmendia eta Nekane Maiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Legorretako EH Bilduk hauteskundeetako zerrenda aurkeztu du