Legorreta
Legorretarren gaitzespena larunbateko erasoariSecciones
Servicios
Destacamos
Legorreta
Legorretarren gaitzespena larunbateko erasoariJ. Z.
legorreTA.
Martes, 6 de junio 2023, 21:17
Pasa den larunbat goizaldean herriko taberna batean izandako eraso matxistaren aurkako gaitzespena adierazi zuten atzo legorretarrek herriko mugimendu feministak deituriko elkarretaratzean. Aurretik Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen indarkeria matxista egotzita.
Udalak EH Bilduren eta EAJren adostasunarekin, adierazpen bat kaleratu zuen astelehen iluntzean larunbatean gertatutakoaren aurkako bere «gaitzespenik irmoena» adierazteko, «erasoa jasan duen emakumeari, baita haren inguruari ere babes osoa» eskainiz, eta «haren esku arreta eta laguntza juridiko, sozial eta psikologikoko zerbitzuak» jarriz. Foru Aldundiak ere ohar baten bidez bere gaitzezpena adierazi zuen.
«Horrelako erasoak gure gizarte patriarkalean oraindik nagusi den kultura matxistaren adierazpena dira, eta emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman hierarkikoak erreproduzitzen dituzte. Emakumeen aurkako indarkeriak biztanleria osoari eragiten dio –azaldu zuten Udaletik–. Erakundeen ardura da herritarron eskubideak bermatzea, baina, era berean, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz aurrera egin nahi badugu, ezinbestekoa da herritar bakoitzaren jarrera aktiboa ere. Indarkeria matxistak ez du etenik izango gizartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte. Erantzukizuna kolektiboa da», azaldu zuen.
Era berean, «mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean indarkeria matxistaren aurkako borroka aktiboan jarraitzeko» konpromisoa berretsi zuen eta arratsaldeko elkarretaratzearekin bat egin.
Udalak gogorarazi du irekita dagoela datorren 2023/24 kurtsorako euskaltegian izena emateko epea. Hilaren 28arte zabalik egongo da eta maila guztietako taldeekin lanketa egingo da. Modu presentzialean eta etxetik burutuzeko kurtsoak eskainiko dira baita ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.